Hizkuntza

Sarbide Datuak

Instagram

Berriak

Bezeroen eskaeraren ondorioz, udako txokoa aste bat gehiago luzatuko da.
Abuztuaren 7 tik 11ra
Goizeko 10tatik arratsaldeko 6tara
Apuntatzeko nahi dauanak deitu zenbaki honeetara:
651532847

Hurrengo Maiatzaren 14an, igandean, Udako Txokoak kirol eguna ospatuko du Bermeon. Honetaz gain, udalekuen aurkezpena egingo da.

Jaialdi honekin Udako Txokoak guraso eta seme-alaben harremanak sendotu nahi ditu ekintza desberdinetan gurasoak parte hartzeko aukera emanez. Ekintzen ordutegia goizeko 11:30etatik eguerdiko 14:30etara izango da. Parte hartzaile guztiek, 11:15etan aukeratutako ekintza burutuko den lekuan egon beharko dira. Jaialdiari amaiera emateko, 14:30etan izen-emate baten zozketa egingo da udalekuetara apuntatutako eta bertan apuntatzen direnen artean.

EKINTZAK:

-Futbol 3x3 txapelketa  (11:30-14:15):

Hiru pertsonako taldeak egingo dira. Talde desberdinetan gurasoak apuntatu daitezke seme-alabekin edo umez osatutako taldeak sortu daitezke. Inskripzioa dohainik izango da eta parte hartzeko mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora parte hartzaileen izena eta taldearen izena zehaztuz. Nahi dutenek apuntatu daitezke igandean bertan goizeko 11:00ak baino lehen. Zelaia puzgarri bat izango da.

Futbol txapelketa hau, Itxasgane futbol zelaian burutuko da. Garaileek sarituak izango dira.

-Saskibaloi 3x3 txapelketa (11:30-14:15):

Hiru pertsonako taldeak egingo dira. Talde desberdinetan gurasoak apuntatu daitezke seme-alabekin edo umez osatutako taldeak sortu daitezke. Inskripzioa dohainik izango da eta parte hartzeko mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora parte hartzaileen izena eta taldearen izena zehaztuz. Nahi dutenek apuntatu daitezke igandean bertan goizeko 11:00ak baino lehen.

Saskibaloi txapelketa hau, Itxasgane futbol zelai aurrean dagoen saskibaloiko zelaian izango da. Garaileak sarituak izango dira.

-Eskubaloi 4x4 txapelketa (11:30-14:15):

Hiru pertsonako taldeak egingo dira. Talde desberdinetan gurasoak apuntatu daitezke seme-alabekin edo umez bakarrik osatutako taldeak sortu daitezke. Inskripzioa dohainik izango da eta parte hartzeko mezu bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora parte hartzaileen izena eta taldearen izena zehaztuz. Nahi dutenek apuntatu daitezke igandean bertan goizeko 11:00ak baino lehen.

Eskubaloi txapelketa hau, Sagrado Corazon ikastetxeko zelai berdean jokatuko da. Garaileak sarituak izango dira.

-Krossa (14:15):

Aurreko ekintza guztiak burutu ondoren, parte hartzaile guztiek, Itxasgane futbol zelaian krossa egiteko aukera izango dute. Krossean edonork parte hartu dezake: familiako gaztetxoenek, helduagoak diren umeek, gurasoek …

Garaileak sarituak izango dira.

Ume txikienentzat puzgarria egongo da eta aurpegiak margozteko aukera izango dute.

Jaialdia amaitzeko, Itxasgane futbol zelaiko harmaila nagusian izen-ematearen zozketa egingo da.

Bermeo klubak eta UDAKO TXOKOA-ak futbol teknifikazio jardunaldi batzuk antolatu dituzte Uztailak 24-28 asterako. Jardunaldiak Itxasgane futbol zelaian egingo dira, ordutegia goizeko 10 etatik eguerdiko 2 etara izango da eta 6 urtetik gorako neska-mutillentzako zuzenduta dago.

Gehiago irakurri: Futbol teknifikazio astea

Apirilak 30-ean ospatuko da 17.UDAKOTXOKOA ren aurkezpen jaia. ITXASGANE Futbol zelaian ospatuko da 12:00 etatik 15:00h tara eta XAIBOR izango da aurkezlea

Gehiago irakurri: Aurkezpen Jaia